Igandean egingo da nekazal, abeltzain eta artisautza feria

Ataria 2016ko maiatzaren 4a

Igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dute plaza inguruan eta arratsaldez, asto desafioa izango da.

IV. Nekazal, abeltzain eta artisautza feria egingo dute Hernialden datorren igandean. Bertako baserritarren, animalien eta hegaztien erakusketa egingo da eta artisauak izango dira tartean: taila, hosto metalizatuak, margolanak eta abar erakutsiko dituzte. Baserriko lanabes zaharren erakusketa ere jarriko dute.

18:00etan, asto desafioa egingo dute. Eneko Sein hernialdetartuaren eta Koatei errezildarraren artekoa izango da. Asto parea, asto bakarraren kontra ariko da 550 kiloko harriarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!