Etxebizitza beharraz inkesta egingo dute

Ataria 2015eko urriaren 1a

Hurrengo asteetan bete ahal izango da inkesta Hernialdeko udaletxean.

Hernialdeko Udalak, Plan Orokorra exekutatzen hasteko bidean, inkesta bat jarri du martxan. Etxebizitza jabetzan eskuratzeko beharraz, etxebizitzen tipologiaz eta salneurriaz galdetuko zaie herritarrei. Udal bulegoetan inkesta betetzeko aukera dago asteartetik ostiralera 09:00etatik 12:00etara eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!