Hernialdeko jaiak 2015

Olasagastiren idia gailendu zaie Seinen asto pareari

Ataria 2015eko abuztuaren 16a

550 kiloko harria erabili dute abereek gaurko desafioan. Joxemari Olasgastiren idiak 100 kiloko gainkarga eraman du harrian eta 20 minutuko tandan 55 plaza egin ditu. Eneko Sein hernialdearraren asto pareak, 51 plaza egin ditu, denbora berean, 550 kiloko harria arrastaka eramanda.

Jende asko batu da gaur arratsaldean Joxemari Olasgasti eta Eneko Seinen arteko desafioa bertatik bertara ikusteko. Azkenean, igeldoarraren idiak irabazi du dema eta honenbestez, udal ordezkarien eskutik jaso du Olasagastik saria. Txalo artean ibili dute Eneko Sein auzotarra eta egindako ahalegina eskertu dute hernialdearrek gaurko probaren amaieran.

Gauean, zahagi ardoarekin eta Laja eta Larragañaren saioaren amaituko dira aurtengo Andra Mari jaiak Hernialden.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!