Hernialdeko jaiak 2015

Umeak protagonista gaurkoan

Ataria 2015eko abuztuaren 14a

Andre Mari egunaren bezperan, haurren txanda tokatu da. Puzgarri eta jolasak izan dituzte frontoian eta jarraian bazkaria edukiko dute.

Arratsaldean ere, ez dute aspertzeko astirik izango. Ginkana izango dute jolasteko bazkaldu ostean eta jarraian Poxpolo eta Konpainia pailazoekin nahiko barre egiteko aukera izango dute. Jarraian, herri afariaz gozatu ahal izango dute eta Djon disko festarekin amaituko dute eguna.

Ondorengo egunetako egitaraua:

ABUZTUAK 15, LARUNBATA

12:00. Meza Nagusia.

Ondoren. Hamaiketakoa herriko elkartean.

18:30. Herri kirol saioa herriko bi talderen artean.

21:00. Zagi-ardoa Iker Zubeldia eta Anjel Larrañagarekin.

Ondoren. Herriko dantzarien emanaldia.

Gauean. Kupela taldearekin erromeria goizaldera arte.

 

ABUZTUAK 16, IGANDEA

12:00. Meza nagusia.

Ondoren. XXVI. sagardo dastaketa, txorizo pintxoez lagundurik.

18:30. Desafioa Jose Mari Olasagastiren idiak eta Eneko Seinen astoen artean.

21:00. Zagi-ardoa.

Jarraian. Laja eta Larrañaga trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!