Bost atxilotu Hernialden, droga trafikoa leporatuta

Ataria 2014ko irailaren 27a

Ertzaintzak Hernialdeko baserri batean kalamu "landaketa industriala" atzeman duela azaldu du. Atxilotuetatik bi kartzelara bidali ditu epaileak.

Atxiloketak asteartean izan ziren, Hernialdeko landa eremu batean. Atxilotuak 27 eta 39 urte artekoak dira, Italiako eta Frantzako nazionalitatea dute, eta horietako batek atxilotzerakoan pistola bat zeramala esan du Ertzaintzak.

Guztira 729 kalamu landare aurkitu dituztela azaldu du Barne Sailak. Horietatik 429 baserriaren barruan, eta beste 300 kanpoko lurretan. Erregistroan kalamua landatzeko, jasotzeko, tratatzeko eta eraldatzeko azpiegitura aurkitu dutela gaineratu du. Horrez gain, besteak beste, billeteak kontatzeko makina bat, dokumentazio faltsua, atzerriko dirua, pistola elektriko bat eta aire eskopetak aurkitu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!