Tolosaldea Garatzen, 1994. urtean sortutako eskualdeko garapen agentzia da.
Krisialdi garaian sortu zuten eskualdeko herriek enplegu politika aktiboak modu amankomunatuan gauzatu ahal izateko. Geroztik hainbat alorretan erreferentzizko eragile bihurtu da sustapen ekonomikoaren inguruan.
Tolosaldea Garatzenen xedea eskualdean kalitateko enplegua sustatzea da, eta horretara bideratzen ditu zuzenean edo zeharka bere zerbitzu-lerro guztiak: enpresa saila, autoenplegu saila, enplegu saila, udal saila, turismo saila,…
Tolosaldea Garatzen