GIPUZKOAKO MERKATARI ELKARTERIK HANDIENA
Badira 7 urte Tolosako merkatariak elkartu eta Tolosa&Co sortu zutenetik, eta gaur egun sektore ezberdinetako 226 elkartekidek osatzen dute taldea: dendak, zerbitzuak, ostalaritza… Gaur egun, mota honetako elkarteetan bateratzea da multinazionalen eta interneteko erosketen aurka elkar defendatzeko daukagun modu bakarra. Argi daukagu komertzio txikiaren balio positiboa horixe dela zehazki; txikiak izatea: zerbitzuaren kalitatea, gertuko tratua.
Horregatik, Tolosa&Cotik merkataritzarako aholkularitza eskaintzen da: eguneroko arazoetan laguntza, lizentzia eta baimenen gestioa, udaletxearekin zuzeneko komunikazioa, elkartekideentzako kurtso eta formazioak
Tolosa & co