inmakulada lanbide eraikina

Inmakulada Lanbide Ikastola

Inmakulada Lanbide Ikastola logotipoa

Tolosako INMAKULADA Lanbide Ikastola (TILI) 2004. urtetik  Langileen Kooperatiba gisa antolatuta dagoen Hezkuntza Zentroa da.  Euskal sustraietan errotuta dagoen Kooperatibismoan eta honek dituen oinarrizko printzipioetan  zinez sinesten dugulako hartu genuen erabaki hau.

Urtebete beranduago, 2005.urtean, TILIk Ikastolen elkartean sartzeko erabakia hartu  zuen.  Zergatik eman genuen urrats hau?  Gure gizartearen partaide sentitzen garelako, bere kultura, euskal kultura, zabaldu nahi dugulako eta bere hizkuntzaz, euskaraz,  irakatsi, ikasi, lan eta bizi nahi dugulako.

Honako hauek dira gure ikastola  identifikatzen dituen ezaugarriak:

  •  Ikaslearekiko gertutasuna
  •  Ekintzailetasuna.
  •  Inguruko enpresekin konpromisoa.
  •  Berrikuntza.
  •  Nazioartekotasuna.
  •  Gizartean errotua.

Kokapenaren mapa