Bezeroaren osasuna bere osotasunean ulertzen dute Arrieta osteopatia zentroan. Egoitzak dituzte Berastegin eta Donostian. Joseba Arrieta osteopatak dio gorputzaren egituraz gain, kontuan hartzen dituztela pertsonaren alde energetiko-emozionala eta psikiko-espirituala. «Zenbat eta gauza gehiago kontuan hartu orduan eta gehiago kontsideratu dezakezu; aurrez uste ez zenituen zenbait gauzek harreman izan dezakete elkarren artean», aipatu du Arrietak.