Txikia baino berezia

Gaztelun ere azoka eguna izan dute, Kultur Astearen harira. Postu gutxi batzuk bildu dira plazaren bueltan, eta haurrentzako jolasak ere izan dira.

Asteburu Kulturalaren harira azoka egin dute goizean Gaztelun. Herriko eta inguruko artisau eta nekazariak bildu dira plazaren bueltan, eta denetariko produktuak eskaini dituzte; besteak beste, bitxiak, jostailuak, egurrez egindako produktuak edota barazkiak. Haurrak jolasean ere aritu dira Sualmak jarritako egurrezko jostailu gunean.

Arratsaldera arte izango da zertaz gozatu Gaztelun. Izan ere, eguerdian, jubilatuen bazkaria egin dute ostatuan, eta eguna borobiltzeko, 18:00etan, The Mitchells vs Machines filma eskainiko dute eskolan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!