Binaka parte hartu dute 10 gaztetxok, eta Aner Zunzunegi eta Mari Olazar izan dira txapeldunak. Claudia Pellus eta Lorea Zunzunegi sailkatu dira bigarren postuan, eta Haizea Larrañaga eta Irati Tome izan dira hirugarren. Ligaxkan parte hartu duten gainerako lau segalariak ondorengoak izan dira: Urko Tome, Inge Goikoetxea, Xare Iriondo eta Xuban Gartzia.