Arkaitz Gabirondo Aspe enpresako pilotari gazteluarrak min hartu zuen larunbatean, Logroñoko Adarraga pilotalekuan San Mateo Torneoko B Serieko kanporaketa jokatzen ari zela. Muruarekin bikotea osatuta, 9-8 ari ziren irabazten Salaberria-Gaskue bikotearen aurka, gazteluarrak ezker belaunean min hartu zuenean. Partida bertan behera geratu zen, 22-9ko emaitzarekin.
Bada, Aspek atzo zabaldutako mediku-txostenaren arabera, Gabirondok tendinitisa du ezker belaunean. «Prozesu mingarria du, eta hori bateragarria da fasziako gihar tenkagarriaren tendinitisarekin», azaldu du Txema Urrutia Aspeko medikuak.
Pilotari gazteluarrak fisioterapia tratamendua hasi du, eta zenbait astez ezingo du pilotan jokatu. Tratamenduaren bilakaeraren arabera zehaztuko da noiz itzuliko den kantxetara.