Gazteluko jaiak 2026

Plaza atonduta eta segan saioa eginda, festetarako prest dira gazteluarrak

Josu Artutxa Dorronsoro 2026ko abuztuaren 13a

Gaztelun prest daude bihar Andre Mari jaiei hasiera emateko. Arratsaldean plaza apaindu dute herritarrek, eta ondoren, herriko segalari gaztetxoek Gazteluko Sega Ligaxkako bigarren jardunaldia jokatu dute.

Bihar eguerdian hasiko dira ofizialki Gazteluko Andre Mari jaiak, txupinazoarekin. Gaur, ordea, jai giroko ekitaldiak egiten ari dira herrian. Arratsaldean, plaza atondu dute biharko eta etziko festen egunetarako. Ondoren, herriko zenbait gaztetxok Gazteluko Sega Ligaxkako bigarren jardunaldia jokatu dute. Lehena, San Joan bezperan jokatu zuten, ekainaren 23an. Hirugarrena eta azkena, San Migel egunaren bueltan jokatuko dute.

Gaurko jardunaldian, honakoa izan da sailkapena:

  1. Aner Zunzunegi eta Irati Tome.
  2. Mari Olazar eta Claudia Pellus.
  3. Zoreen Goikoetxea eta Lorea Zunzunegi.
  4. Lorea Zunzunegi eta Haizea Larrañaga.

Sega ligaxkako jardunaldiaren ondoren, desafioa egin dute hiru gaztetxok. Urko Tomek erronka bota die Laia Zubiriari eta lehenago ligaxkako jardunaldian parte hartu duen Zoreen Goikoetxeari. Tomek sail bat moztu behar zuen, berak bakarrik, eta Zubiriak eta Goikoetxeak bien artean moztu behar zuten sail bat. Oso gutxigatik, baina Tomek lortu du garaipena.

Une honetan, Jazinta la potra antzezlana ari dira egiten ostatuko terrazan. Eguna amaitzeko, barrikotea izango dute plazan.

Biharko eta etziko egitaraua, hemen ikusgai.

Erlazionatuak

Segalari gaztetxoen arteko desafioa

Josu Artutxa Dorronsoro abu 13, 20:42 Gaztelu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!