Oporrak Bakean programaren bidez, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetatik Tolosaldera etorritako haur sahararrei ongietorri ekitaldia egin zieten Gazteluko udaletxean.
Ekitaldian hainbat herritako hautetsiak eta harrera familiak izan ziren.
Abuztuaren amaiera arte egongo dira eskualdean hamaika haur saharar. Denbora horretan, behar dituzten osasun-azterketak egingo dizkiete, elikadura hobetuko dute, eta basamortuko 50 gradutik gorako tenperaturak saihestuko dituzte.
