Maleta eta guzti iritsi da Pituxa Gaztelura

Ataria 2026ko maiatzaren 30a

Udaberri Festa ari dira ospatzen Gaztelun. Dantza emanaldiaren eta bazkariaren ondoren arratsaldeko protagonista Pituxa clowna izan da.

Energiaz beteta iritsi da Pituxa clowna Gaztelura: lehenik eta behin helduak zirikatu ditu, eta ondoren, txikienentzat gozo aritu da kultur etxe barruan. Eskuan maleta zuela iritsi da herrira, eta bizitza lasaiaren aldeko aldarrikapena luzatu die Pituxa clowntu kontari ikuskizunaz gozatzera gerturatu direnei. Ondo ezagutzen du Pituxak herria, eta ikuskizunean bertan keinu ugari egin dizkie herritarrei. 

Hala ere, eguna oraindik ez da amaitu Gaztelun, eta 19:30ean Alarma Morea taldearen zuzenekoa izango dute herriko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!