Bertso bazkaria egingo dute, Gaztelun

Ataria 2026ko urtarrilaren 26a

Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain bertsolari nafarrak. BERTSOZALE.EUS

Larunbatean egingo dute, 14:30ean hasita, Erroizpe elkartean, eta bertan izango dira Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain bertsolari nafarrak. Asteazkena izango da izena emateko azken eguna.

Bertso bazkaria antolatu dute, Gaztelun. Larunbatean egingo dute, 14:30ean hasita, Erroizpe elkartean. Egun horretako protagonistak Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain bertsolari nafarrak izango dira. Illarregi, iazko Nafarroako txapelduna eta egungo Tolosako Samaniego eta Orixe bertso eskola irakaslea da, eta Zapiain, berriz, iazko Nafarroako bertsolari txapelketako finalistetako bat izan zen.

Izena emateko azken eguna asteazkena izango da, eta 717 130 015 zenbakira WhatsAppa bidalita eman ahalko da izena. Helduek 25 euro eta haurrek 12 euro ordaindu beharko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!