Gazteluko azokan izan da zertaz gozatu

Leyre Carrasco 2025eko azaroaren 9a

Azoka ospatu dute, goizean, Gaztelun; herriko zein inguruko artisau eta nekazarien postuez gain, haurrentzako tailerrak ere egin dituzte.

Asteburu Kulturala ari dira ospatzen Gaztelun, eta egitarauko azken eguna dute gaur. Goizean, plazaren bueltan bildu dira herriko zein inguruko artisau eta nekazarien postuak; guztira, 20 postu inguru izan dira. Horietan denetariko produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan da, eta tartean haurrentzako tailerrak ere antolatu dituzte; batzuk artoa ereiten ikasten aritu dira, beste batzuk loreekin eskulanak egin dituzte, eta beste batzuk oihalezko txoriak egin dituzte.

Azoka amaituta, eguerdian, jubilatuen bazkaria egin dute Erroizpe elkartean, eta arratsaldean, Jone batzuetan filmaren proiekzioa izango dute, 18:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!