Gazteluko Udalak hiru egunetako egitaraua osatu du. Hain justu, gazteluarrek ostiraletik igandera arte kultura jarduera ugariz gozatzeko aukera izango dute herrigunean bertan. Ostiralean, pintxo dastaketa egingo dute, 20:00etan, Erroizpe elkartean. Horren ostean, 22:30etan hasita, Izurri berria talde ordiziarraren kontzertua izango da.
Datozen bi egunetarako, berriz, egun osoko egitarauak osatu dituzte. Larunbatean, esaterako, babarrun txapelketa ospatuko dute, eta ondoren, babarrun jatea egingo dute Erroizpe elkartean; helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek, 10 euro. Arratsaldean, txokolatada egingo dute, eta ondoren, Aranburugoitiarrak. Herri kirolak izeneko antzerkia izango da ikusgai, Xabier Artieda eta Lorena Arangoa artisten eskutik.
Jarduera guztien artean bada bereizi behar den bat: igande goizean ospatuko duten azoka. Plazan egingo dute eta bertan herriko zein inguruko artisau eta nekazari ugari izango dira. Ondoren, jubilatuen bazkaria egingo dute Erroizpe elkartean, eta amaitzeko, arratsaldean, Jone batzuetan filmaren proiekzioa izango da.
EGITARAUA
- Azaroak 7, ostirala
- 20:00. Pintxo dastaketa Erroizpe elkartean..
- 22:30. Kontzertua 'Izurri berria'.
- Azaroak 8, larunbata
- 13:00. Babarrun txapelketa.
- 14:00. Babarrun jatea Erroizpe elkartean.
- 17:00. Txokolatada.
- 18:00. Antzerkia 'Aranburugoitiarrak. Herri kirolak'.
- Azaroak 9, igandea
- 11:00. Azoka.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria Erroizpe elkartean.
- 18:00. 'Jone batzuetan' film proiekzioa eskolan edo Erroizpe elkartean.