Gazteluko jaiak 2025

Zorrotz aritu dira herriko gazteak

Ataria 2025eko abuztuaren 15a

Gazteluko festetan sega proba izan dute goizean. Bost bikote aritu dira lanean, eta 75 metro karratuko azalera moztu behar izan dute bakoitzak.

Bigarren eguna dute Gazteluko festek eta goizean, besteak beste, sega proba egin dute herriko gazteek. Guztira hamar lagun aritu dira lanean bikoteka, eta bakoitzak 75 metro karratuko azalera moztu du. Proban azkarrenak izan dira Aner Zunzunegi  eta Inge Goikoetxea (3'47''); eta haien atzetik amaitu dute, hurrenez hurren, Loreak eta Xarek (4'15'') eta Iratik eta Haizeak (4'28'').

Laugarrenak izan dira Mari eta Urko (5'14'') eta bosgarren postuan sailkatu dira, berriz,, Xuban eta Klaudia (5'35''). Lehen urtea dute sega ligaxkan, eta gaurko denborak aurreko saiokoei gehituko dizkiete.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!