Gazteluko jaiak 2025

Festa hiru egunez

Ataria 2025eko abuztuaren 14a

Gaztelun ere gaur hasi dituzte herriko festak. Jaien hasierako pregoia Hosto Txiki baserriko Esteban Pagola eta Ester Susperregi senar-emazteek bota dute, 38 urteren ondoren Gaztelutik alde egingo dutelako.

Gaurtik larunbatera festa izango da Gaztelun. Ama Birjinaren jaien barruan denetariko jarduerak antolatu dituzte, eta lehenak egin dituzte dagoeneko. Haur jolasekin hasi dute eguna eta ondoren izan da jaien hasiera iragartzeko ekitaldia.

Bertan omenaldia egin diete Hosto Txiki baserriko Esteban Pagola eta Ester Susperregi senar-emazteei, hain zuzen, 38 urteren ondoren Gaztelutik Ibarrara lekualdatuko direlako. Hitza hartu du bikoteak ekitaldian, eta herritarrei eskerrak ematearekin batera goraipatu dituzte Gaztelu eta bertako festak.

Erlazionatuak

Ongietorria eta agurra

Ataria 2025 abu 14 Gaztelu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!