Euskaraldia 2025

Udaberrian, Euskaraldiarekin bat

Ataria 2025eko maiatzaren 24a

Gaztelun ohikoa duten Udaberri Festa ospatzen ari dira gaurkoan. Egun erdikoa izaten dute gazteluarrek Udaberri Festa delakoa, baina aurtengoan Euskaraldiarekin bat egin eta egun osora luzatu dute, «txiklea bezala».

Gaztelura goiz gerturatu, eta herria oraindik etorriko zenaren prestaketa lanetan murgildurik zegoen. Hori bai, Euskaraldiarekin bat egiten duen herria dela argi utzi nahi izan dute apainketarekin hasita. «Euskaraldia elkar mugituz egingo dugu» zioen pankarta zintzilik zuten prest, bertakoei eta kanpokoei ongietorria emateko.

Frontoian, ume jolasekin hasi dute eguna. Herriko haur guztiak ez dira gerturatu ordea, batzuk bihar Goiatzen izango duten Sega Txapelketarako entrenatzen aritu dira, eta beste batzuk, Alurr dantza taldearekin batera eskainiko zuten dantza ikuskizuna prestatzen aritu dira.

Egun betea

Kontuak kontu, Gazteluk udaberria ospatzeko eta herri euskalduna dela aldarriko festa egun betea osatu dutela. Dantza ikuskizunaren ondoren, herriko plazan parrila jatea izango dute. Eta ondoren, ikuskizunen txanda izango da. Lehenik, Ahantzi taldearen kontzertua izango dute eta 19:30ak aldera, Bea Egizabalekin Magma mia bakarrizketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!