Zabalik da Gazteluko ostatua kudeatzeko lehiaketa

Ataria 2025eko apirilaren 7a

Gazteluko ostatua hartuko duen ostalari baten bila dabiltza; proiektuak aurkezteko epea apirilak 22ra arte izango da.

«Paraje dotorean dago gure herriko ostatua, Tolosatik 6 kilometroetara eta instalazio eraberrituekin. Terraza ederra du kanpoan, bezeroen erakargarri nagusienetako bat izango dena, baina ez bakarra, barruan herri kiroletako erakusketa bat ere topatuko baitute bisitariek. Jangela apartu du, 40tik gorako jatunentzat lekua duena eta jokoen leku bat ere aurkituko duzue bertan. Sukalde ederra dauka ostatuak, baldintza ezin hobetan lan egiteko», adierazi du Eider Olazar alkateak.

Erraztasunak ere jarri dituztela jakinarazi du, «alokairu oso merkea eta laguntza gastuetan». Hortaz, Gazteluko ostatua hartzeko interesa dutenek edo baldintzen berri izan nahi dutenek udalarekin jarri beharko dute harremanetan, 943 20 52 00 zenbakira deituta edo udala@gaztelu.eus helbide elektronikora idatzita. Pleguak web orrian daude ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!