Azoka egin dute Gazteluko plazaren bueltan

Leyre Carrasco 2024ko azaroaren 10a

Asteburu kulturalaren barruan, azoka egin dute goizean Gazteluko plazan; herriko zein inguruko artisauen 20 postu inguru izan dira denera eta horien produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan dute bertaratu direnek.

Azokarekin agurtu dute Gazteluko asteburu kulturala, eta giro ederrean egin dute gainera. Euria emana bazegoen ere, behe-laino artean zabaldu dute azoka herriko plazan. Herritar ugari bildu dira goizean, eta bertan herriko zein inguruko artisauen produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan dute. Denera 20 postu inguru bildu dira; baserriko produktuez gain, bitxiak, arropak edota jostailuak izan dituzte aukeran, besteak beste.

Asteburuko egitarauarekin amaitzeko, 14:00tan, jubilatuen bazkaria egingo dute Erroizpe elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!