Ekintza ugari izango dira asteburuan Gaztelun

Ataria 2024ko azaroaren 5a

Pintxo dastaketarekin abiatuko dute ostiralean asteburu kulturala Gaztelun, eta igandera bitarte izango dute zer ikusi eta zertaz gozatu.

Gazteluko Udalak asteburu kulturala antolatu du, eta hiru egunetan zehar hainbat kultur ekintza izango dituzte. Horien artean badira bermatu beharreko ekintzak, hala nola, larunbaterako antolatu duten babarrun txapelketa edota igandean herrian zehar egingo duten azoka.

Hona hemen egitaraua:

  • Azaroak 8, ostirala
    • 20:00. Pintxo-dastaketa.
    • 22:30. Kontzertua Morau eta Beñardo, Erroizpe elkartean.
  • Azaroak 9, larunbata
    • 11:00. Galzorian dauden hegaztien tailerra, Animaltzenekin.
    • 13:00. Babarrun txapelketa.
    • 17:00. Txokolatea.
    • 18:00. 'Kutsidazu bidea, Ixabel' Txalo-Taloren antzezlana eskolan. 21:00. Kantu afaria, Erroizpe elkartean.
  • Azaroak 10, igandea
    • 11:00. Azoka irekiera.
    • 14:00. Jubilatuen bazkaria, Erroizpe elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!