Gazteluko jaiak 2024

Herritarren arteko lehiarekin amaitu dituzte festak

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 15a

Segan, txingetan, zakuan, ingudean, lokotxetan eta korrika aritu dira nor baino nor Gazteluko haur eta helduak.

Gazteluko Ama Birjin jaien hirugarren eta azken eguna ari dira ospatzen, eta herritarren arteko herri kirol lehia izan da arratsaldeko ekitaldi nagusia. Helduak eta haurrak nahastuta, bi taldetan banatu dira; alde batetik talde urdina, eta bestetik gorria. Segan, txingetan, zakuan, ingudean, lokotxetan eta korrika aritu behar izan dute, eta talde gorria izan da garaile 13 minutuko lana osatuta.

Herri kirolen ostean, festak ez du etenik izan Gaztelun. Lehenik; Kittu taldearekin dantzaldia egiteko parada izan dute, eta gauean, herri afaria egingo da frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!