Gazteluko jaiak 2024

Herritar guztiei begirako jaiak

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 13a

Abuztuaren 13tik 15era ospatuko dituzte festak Gaztelun. Jaiei hasiera, plazan egingo den barrikotearekin emango diete, eta bigarren egunean jaurtiko dute txupinazoa.

Hiru eguneko festak antolatu dituzte Gaztelun. Abuztuaren 13tik 15era izango dira, eta plazan egingo den barrikotearekin ekingo diete jaiei. Ondoren, Manex Astigarragak bakarrizketa saioa eskainiko du herriko elkartean.

Bigarren eguna umeei begirakoa izango da. Txupinazoa jaurtitzearekin batera, umeek haur jolasekin, altxorra bilatzearekin, bazkariarekin eta zirku jolasekin gozatzeko aukera izango dute. Helduek ere izango dute zerekin gozatu bigarren egunean; izan ere, sagardo dastaketa musikatua eta herri afaria egingo baitira gauean. Bapo jan eta gero, Emaion taldearen erromeria izango da entzungai.

Azken egunean, abuztuaren 15ean, herriko txistulariek jotako dianarekin ekingo diote egunari, eta jaiei jarraipena emateaz, toka txapelketa eta bertsopilota arduratuko dira. Arratsaldean berriz, herritarren arteko kirol lehia egingo da, 18:30etatik aurrera.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!