Udaberri festan murgilduko dira larunbatean, Gaztelun

Ataria 2024ko maiatzaren 22a

Egun osoko egitaraua izango dute gazteluarrek; goizean, Uliko borda garbitzen arituko dira auzolanean, eta arratsaldean, berriz, krep tailerra, kontzertua eta afaria egingo dute.

Auzolanean abiatuko dute, larunbatean, Gazteluko Udaberri Festa. Horretarako, Uliko borda txukunduko dute, 9:00etatik 14:00etara. Boluntarioek aurretik egingo dute hitzordua, 8:00etan plazan, materiala igotzeko, eta ondoren, herritar guztiak elkarrekin igoko dira.

Lanak amaituta, festari hasiera emango diote arratsaldean. Hain justu, krep tailerra egingo dute 17:00etan, plazan, eta ondoren, bertan kozinatutakoak dastatzeko aukera izango da. Musikak ere ez du hutsik egingo, eta 18:30etatik aurrera, DJ Zigor Lamprek eskainitako doinuek dantzan jarriko ditu herritarrak Zimiterioan.

Amaitzeko, Palestinaren aldeko elkartasun afaria egingo dute 21:00etan, Erroizpe elkartean. Gaur izango da izena emateko azken eguna udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!