Boxeoarekin harremanduz

Ataria 2023ko abenduaren 16a

Boxeoan trebatzen aritu dira gazteluarrak Feminismoan hazten eta hezten egitarauaren barruan.

Ixa Rodriguez Soraluzeko boxeolaria eta boxeo irakaslea izan dute gidari Gazteluko emakumeek boxeoan murgiltzeko. Feminismoan hazten eta hezten egitarauaren barruan boxeo tailerra egin dute, eta herriko zazpi emakume animatu dira kirol hori praktikatzera. Tailer horrekin emakumeek erronka pertsonal eta kolektiboei aurre egiteko gaitasunak dituztela erakutsi nahi izan dute.

Rodriguezek hainbat garaipen eskuratuak ditu kirol horretan, eta gisa horretako tailerrak eskaintzen ditu. Adinekoen egoitzetan ere izaten da boxeoa terapia moduan erabiltzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!