Kultur ekitaldi ugari izango dira asteburuan, Gaztelun

Ataria 2023ko urriaren 30a

Ostiralean pintxo dastaketarekin abiatuko dute egitaraua, eta azoka eta jubilatuen bazkariarekin emango diote amaiera igandean.

Kultur asteburua antolatuko dute, hiru egunez, Gaztelun. Hain zuzen, 20:30etan Erroizpen elkartean egingo duten pintxo dastaketarekin abiatuko dute ostiral honetan egitaraua. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartu nahi duenak egunean bertan 12 pintxo ekarri beharko ditu. 22:00etan, berriz, Gidal taldearen kontzertua izango da ikusgai elkartean.

Larunbatean ere ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Besteak beste, babarrun txapelketarekin abiatuko dute eguna eta bertso afariarekin amaituko dute. Bertso afarira joan nahi duenak ostatuan eman beharko du izena.

Ekintza guztien artean, urteroko azokak izango du bere lekua. Igandean egingo dute, eta aurten, bertako jaki eta produktuez gain, artisauek ere izango dute lekua.

Egitaraua

  • Azaroak 3, ostirala
    • 20.30. Pintxo dastaketa Erroizpe elkartean.
    • 22.00. Gilda taldearen kontzertua elkartean.
  • Azaroak 4, larunbata
    • 13.00. Babarrun txapelketa elkartean.
    • 16.30. Txokolatada plazan.
    • 17.30. Hitzaldia ludotekan: 'Parke eolikoak eta ingurugiroa', Atziber Sarobe biologoaren eskutik.
    • 19.00. Pizza tailerra elkartean, eta ondoren, jatea (Haur eta gaztetxoei bideratuta).
    • 21.00. Bertso afaria ostatuan, Alaia Martin eta Amaia Agirre bertsolariekin batera.
  • Azaroak 8, igandea
    • 11.00.  Artisau eta baserritar azokaren irekiera.
    • 14.00.  Jubilatuen bazkaria ostatuan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!