Ines Osinagaren azken proiektua ikusteko aukera Gaztelun

Ataria 2023ko ira. 27a, 11:58

Ines Osinaga musikariak eta Garazi Egiguren dantzari tolosarrak Dantzatu nahi dut bizitza proiektua eskainiko dute igandean, Zimiterioan, 18:00etan.

Ines Osinaga musikariak Itsasoa da bide bakarra proiektua du eskuartean orain, eta proiektura batu dira Garazi Egiguren dantzari tolosarra eta Gazteluko hainbat herritar. Guztien artean Dantzatu nahi dut bizitza emanaldia ondu dute, eta igandean eskainiko dute Gazteluko Zimiterioan 18:00etatik aurrera. Gazteluarrek dantza eta performance bidez hartuko dute parte. «Aukera ezin hobea da igandeko ikuskizuna gurea bezalako herri txiki batentzat. Izan ere, baliabide ekonomiko mugatuak tarteko, gehienetan kultur-zirkuituetatik kanpo geratzen gara. Horregatik, eskertzekoa da Inesek eta Garazik egindako apustua eta Gaztelu bezalako plaza txiki batean aritzeko eman diguten aukera», esan dute Gazteluko Udaletik. Ez da gonbidapenik beharko eta sarrera doakoa izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!