Larte-Erroizpe eremua, «zentral eoliko handiak» eraiki ahal izateko kokaleku

Ataria 2023ko uztailaren 31

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Energia Berriztagarrien Plan Sektorialaren hasierako onarpenaren aurkako alegazioa aurkeztu du Gazteluko Udalak.

LPSak Larte-Erroizpe eremua «zentral eoliko handiak» eraiki ahal izateko kokalekutzat jasotzen duela azaldu dute udaletik. Ondorengo arrazoiengatik jarri dute alegazioa: «Prozesuan informazio eta parte-hartze eskubidea urratu da; metodologia zalantzazkoa izan da; babestuta dauden hegazti eta ugaztunen bizitokia da; aztarna arkeologikoak ditugu bertan; abeltzaintzarako mendiko larreak dira eta herrigunetik oso gertu».

Gazteluko Udalak LPS berria egitea eskatu du, lurralde ikuspuntu integrala duena, eta beharrezkoak ez diren energia-kontsumoen murrizketarekin eta energia-eraginkortasunarekin bat joango dena. Baliogabetuko ez balute, ingurunea eolikoak jartzeko aproposa ez dela izendatzea eskatu dute udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!