Pintxo-pote musikatua, ostatuaren urteurrenean

Ataria 2023ko uztailaren 26a

Gazteluko Ostatua zabaldu zeneko lehen urteurrena izango da etzi, ostiralean, eta hori dela eta, ostatuko langileek pintxo-pote musikatua antolatu dute, 19:00etan hasita.

Gazteluko Udaletik esan dutenez, ostatua martxan jartzea azken urteetako proiektu «garrantzitsuenetakoa» izan da, «herritarren topaleku izateaz gain, bisitariei zerbitzua ere eskaintzen baitie». Udalak aurreratu duenez, abuztuan hasiko dituzte udaletxeko teilatuko obrak, eta azpian dagoen ganbara ere egokituko dute. Bertan jarduera desberdinak antolatzea aurreikusten dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!