Eider Olazar da gaurtik aurrera alkate Gaztelun

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Goizean goiz egindako osoko bilkuran hartu du kargua Olazarrek. Berekin batera zinegotzi postua hartu dute beste lau herritarrek ere.

Joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan nahiz eta parte hartzea ia herri gehienetan jaitsi, EH Bilduk 2019an baino hamar boto gehiago eskuratu zituen Gaztelun. Beraz, udaleko bost zinegotziak koalizio abertzalearenak izango dira.

Orain arte, Edurne Garzia izan da Gazteluko alkate eta bere lekukoa hartu du gaur goizean Eider Olazarrek. Eguerdian udaletxeko arkupeetan esker ekitaldia egin diete orain arteko udal ordezkariei. Aurreskua dantzatu diete.

Gazteluko udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Eider Olazar Elduaien (EH Bildu)
  2. Nerea Sanchez Lopez (EH Bildu)
  3. Tamara Loriente Arias (EH Bildu)
  4. Beñat Zubiria Ibarguren (EH Bildu)
  5. Amale Zinkunegi Artzelus (EH Bildu)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!