Txokolatezko krepeak eginez zein janez gozatu dute

Irati Saizar Artola 2023ko maiatzaren 20a

Udaberri Festa ospatzen ari dira Gaztelun; elkartean krepeak egin dituzte gaztetxoenek, eta txokolatez beteta jan dituzte jarraian.

Goizean, txotxongilo emanaldia izan dute. Ostomila txotxongilo taldearen eskutik, Alaia galtzagorria ikuskizunaz gozatu dute. Arratsaldean, berriz, krepeak egiteko tartea hartu dute. Bertan egin eta bertan jan. Gaztetxoak aritu dira sukaldari lanetan, zenbait gurasoren laguntzaz, eta denek jan dute gero, txokolatez beteta.

Horren ostean, Malkogarriyak taldearen kontzertua izan dute eliza atarian, eta eguna amaitzeko afaria antolatu dute. Aurten, lehen aldiz, ostatuan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!