Sega Eguna eta Udaberri Festa ospatuko dituzte Gaztelun

Ataria 2023ko maiatzaren 10a

Gazteluko Kultura Batzordeak, San Isidro Egunaren baitan, Sega Eguna antolatu du iganderako. Halaber, Udaberri Festa ere ospatuko dute maiatzaren 20an.

San Isidro, Baserritarren Eguna, ospatuko da maiatzaren 15ean, eta horren harira, bezperan, maiatzaren 14an (igandea), Sega Eguna izango da Gaztelun. Herriko Sega Eskolako kideek sega erakustaldia eskainiko dute sega-zelaian. 11:30ean hasita ariko dira bertan herriko haur, gazte zein helduak orain arte ikasitakoa jendaurrean erakusten.

Bestetik, urte garai honekin batera badator aurten ere Udaberri Festa. Maiatzaren 20an, larunbata, izango da eta egun osoko egitaraua antolatu dute:

  • 11:00. Ostomila txotxongilo taldearen Alaia galtzagorria ikuskizuna
  • 17:00. Krepe jatea plazan
  • 18:30. Malkogarriyak erromeri-taldearen kontzertua eliza atarian
  • 21:00. Afaria ostatuan. Prezioa: helduak 25 euro eta haurrak 13 euro. Afarirako txartelak ostatuan egongo dira salgai; erosteko azken eguna maiatzaren 17a izango da.
    • Helduen menua: fritoak, entsalada mista, oilaskoa patatekin, postrea, edaria eta kafea.
    • Haurren menua: kroketak, oilaskoa patatekin, etxeko postrea edo izozkia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!