Eider Olazar izango da Gazteluko EH Bilduren alkategaia

Ataria 2023ko apirilaren 25a

Gazteluko EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako alkategaia eta berarekin batera taldea osatuko duten herritarren zerrenda aurkeztu ditu.

Gazteluko EH Bilduk adierazi duenez, herriko udala kudeatzeko «talde berritua» aurkeztu du. «Garai berri bat abiatu da gure herri txikian; gatazka gogorrak eta herritarren arteko ezin ikusiak atzean utzi ditugulakoan gaude, eta orain, desberdinen artean herria eraikitzea dagokigu. Ilusioz betetzen gaitu honek, eta ilusioz ekingo diogu hartutako konpromisoari», gaineratu dute.

Gazteluko EH Bilduren zerrenda udal hauteskundeetarako:

  1. Eider Olazar Elduaien
  2. Nerea Sanchez Lopez
  3. Tamara Loriente Arias
  4. Beñat Zubiria Ibarguren
  5. Amale Zinkunegi Artzelus
  6. Edurne Gartzia Azurmendi
  7. Eñaut Goñi Etxeberria
  8. Meliane Annabel N'Guessan Kouassi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!