Sega eskolako kideak Antsonea gaztandegian

Ataria 2022ko abenduaren 9a

Gazteluko sega eskolako kideak Uztegiko Antsonea gaztandegia bisitatzera joan ziren pasa den larunbatean.

Maider eta Peio lizartzarrek jarri zuten martxan proiektua bertan eta bisita gidatuak eskaintzen dituzte. Malloak azpiko paraje ederrak eta gaztandegia erakustearekin batera, artzaintzaren eta gaztagintzaren inguruko azalpenak eman zizkieten. Eta noski, bertako gazta mota ezberdinak dastatzeko aukera izan zuten. Sega, artzaintzarako nahiz nekazaritzarako leiho izan daitekeela ondorioztatu zutela esan dute sega eskolako kideek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!