Kultur ekitaldiz betetako asteburua

Tolosaldeko Ataria 2022ko aza. 1a, 10:48
Gazteluko azokako artxiboko irudia.

Mice musikagilearen kontzertua antolatu dute ostiralerako. Ostatuan izango da 22:00etatik aurrera.

Asteburu Kulturala antolatu dute Gaztelun. Ekitaldi ugari izango dira igandea bitarte, eta igandean bertako produktuekin osatutako azokarekin amaituko dituzte ekitaldiak. Larunbatean lehen aldiz babarrun lehiaketa egingo dute, gainera. Bikoteka parte hartu beharko da, herriko ekoizle bat eta sukaldari bat, eta herriko babarrun beltza (kilo erdia) prestatu beharko du norberak etxean eta eguerdirako Erroizpe Azpiko Kirol eta Kultur elkartera eraman. Bertan, epaile lanak egingo dituzte herriko hiru emakumek: Roxita Gabirondo, Gotzone Ijurko eta Esther Susperregui. Segidan, lehiaketarako prestatutako babarrun jatea egingo da elkartean. 

Egitaraua

Azaroak 4, ostirala

  • 20:00. Pintxo lehiaketa eta afaria Erroizpe Azpiko Kirol eta Kultur elkartean
  • 22:00. Mice-ren kontzertua Ostatuan

Azaroak 5, larunbata

  • Babarrun lehiaketa bikoteka (sukaldaria eta ekoizlea)
  • 13:00. Babarrunen aurkezpena.
  • 14:00. Babarrun jatea elkartean
  • 17:00. Txokolate jatea.
  • 18:00. Kontu Konta kantaldia Itziar eta Joxeanekin.
  • 21:00. Kantu afaria Ostatuan.

Azaroak 6, igandea

  • 11:00-14:00. Bertako produktuekin eta artisauen lanekin osatutako azoka. Sagardo eta mosto dastatzea eta pintxoak zein gaztainak izango dira.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria Ostatuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!