Gazteluko jaiak 2022

Indartsu eman diote amaiera festari

Leyre Carrasco 2022ko abu. 15a, 21:24

Ama Birjin egunez, herriko jaietan herri kirol saioa egin dute Gaztelun; segan, txingetan, zakuan, lokotxetan eta korrika aritu dira herritarrak.

Festetako azken eguna ari dira ospatzen Gaztelun, eta oraindik festarako indarrarekin jarraitzen dutela erakutsi dute arratsaldean eskaini duten herri kirol saioan. Helduak eta haurrak nahastuta, bi taldetan banatu dira. Talde gorria Xuban Garciak (sega), Lorea Zunzunegik (sega), Claudia Pellúsek (korrika), Eider Olazarrek (korrika), Unax Matxinandiarenak (koxkolak), Aner Zunzunegik (koxkolak), Joxe Ariasek (koxkolak), Imanol Leundak (koxkolak), Naiara Bikuñak (zaku-karrera), Nizar Otaegik (zaku-karrera), Zoren Goikoetxeak (zaku-karrera), Laida Otegik (zaku-karrera), Amets Otegik (zaku-karrera), Gari Aranzabalek (txingak) eta Irati Tomek (txingak) osatu dute.

Eta talde urdineko partaideak berriz, Mari Olazar (sega), Nerea Sanchez (sega), Nahia Lopetegi (korrika), Inge Goikoetxea (korrika), Xare Iriondo (koxkolak), Urko Tome (koxkolak), Tamara Loriente (koxkolak), Esti Zelaia (koxkolak), Ani Iriondo (zaku-karrera), Ibai Alustiza (zaku-karrera), Nahia Aranzabe (zaku-karrera), Nahia Gabirondo (zaku-karrera), Aitor Matxinandiarena (txingak) eta Naroa Matxinandiarena (txingak) izan dira.

Segan, txingetan, zaku-karreran, lokotxetan eta korrikan aritu behar izan dute, eta gerturatu diren gainontzeko herritarren aurrean eskaini dute saioa. Azkenean, talde urdinak irabazi du, baina denen artean banatu dute saria: mahala produktuen bost kaxa talde bakoitzarentzat. 

Herri kirolen ostean beste saio bat izan dute; musika saioa, hain zuzen. Onkixin musika taldeko Zigor DZ eta Fernando Sapok eskaini dute. Festei amaiera emateko afaria egin dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!