Gazteluko jaiak 2022

Sega eskolako kideak omendu dituzte festen hasieran

Jon Miranda Labaien 2022ko abuztuaren 14a

Atzo plazan egindako barrikotearekin abiatu zuten Gaztelun hiru eguneko jai egitaraua. Gaur bota dute txupinazoa eta herriko sega eskolako kideak eta haien gidari Joxe Gabirondo omendu dituzte.

Gaztelun jaietan daude. Ama Birjin egunaren bezpera umeentzako eguna izaten ari da. Umeentzako jolasak izan dituzte goizean: tirolina, serigrafia tailerra eta plazan hainbat jolas izan dituzte. Eguerdian bota dute festei hasiera emateko txupinazoa eta une hori baliatu dute Gazteluko sega eskolako kideak omentzeko. Bertan ibiltzen diren gaztetxoekin batera, eskolako buru den Joxe Gabirondo ere omendu dute ekitaldian. Hunkituta jaso du aitortza eta eskolaren proiektua gauzatu ahal izan dadin parte hartu duten guztiak hartu ditu gogoan.

Umeak izango dira protagonista gaurkoan eta elkarrekin bazkalduko dute frontoian. Bertan egingo dute, gaur 21:30ean herri afaria. 100 lagun inguruk eman dute izena afarirako eta ostatuan sartzen ez direla ikusita, frontoira leku aldatu dute. Hau da gaurko egitaraua.

  • 16:30. Apar festa.
  • 18:00. Txokolatada.
  • 19:00. Erroka taldearen kontzertua.
  • 21:30. Herri afaria ostatuan.
  • Ondoren. DJ kolektibo-herrikoia.

Gaztelun festak bihar bukatuko dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!