Airu eguneko festak antolatu dituzte Gaztelun. Abuztuaren 13an, iluntzean lehen hitzordua izango dute. Plazan elkartuko dira barrikotea egiteko, eta ondoren, E.T. filma ikusiko dute. 40 urte bete dira aurten pelikula estreinatu zenetik.
Hurrengo eguna, gehienbat haurrei begirakoa izango da. Tartean, 12:00etan, txupinazoa botako dute, eta urtero moduan, herriko norbait omentzeko aprobetxatuko dute aurten ere. Aurtengoan, Gazteluko sega eskolako kideak izango dira eskertza jasoko dutenak.
Azken egunean, abuztuaren 15ean, arratsaldez, festa giroan baina kirola eginez aritu beharko dute gazteluarrek. Herritarren arteko herri kirol lehia antolatu dutelako, 17:30etik aurrera.