Udaberriari gorazarre

Ataria 2022ko maiatzaren 21a

Udaberri Festa ari dira ospatzen Gaztelun. Eguna sendabelar eta landare jangarrien tailerrarekin hasi dute.

Pili Otaegik gidatu du sendabelar eta landare jangarrien tailerra. 15 pertsona bildu dira eta beroari aurre eginez, lore eta landare jangarriak biltzen aritu dira. Bildutako landareekin bazkaria egin dute gero.

Egun osoko egitaraua prestatu dute udaberria ospatzeko eta arratsaldean krepen merienda egingo dute, 17:00etan, eta ondoren, 18:30ean, La Jodedera taldearen kontzertua izango da eliza atarian. 21:00etan afari legea egiteko elkartuko dira herritarrak, elkartean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!