Udaberri Festa antolatu dute Gaztelun

Ataria 2022ko maiatzaren 16a

Egun osoko egitarauaz gozatu ahalko da, datorren larunbatean.

Aurten ere Udaberri Festa antolatu du Gazteluko Udalak. Datorren larunbatean, hilaren 21ean izango da, eta ekitaldiak egun osoan izango dira.

Hasteko, sendabelar eta landare jangarrien tailerra izango da Pili Otaegirekin. 11:00etan egin dute hitzordua, eta plazatik abiatuta, mendi buelta egingo dute. Bildutako landareekin bazkaria egingo dute, Erroizpe Azpiko Kirol eta Kultur elkartean.

Arratsaldean, berriz, krepen merienda egingo dute, 17:00etan, eta ondoren, 18:30ean, La Jodedera taldearen kontzertua izango da eliza atarian. 21:00etan afari legea egiteko elkartuko dira herritarrak, elkartean.

Udaletik esan dutenez, tailerrerako nahiz afarirako hilaren 19a baino lehen eman beharko da izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!