Andoni Goikoetxea Martutenera eramango dute

Tolosaldeko Ataria 2021ko ira. 29a, 16:03
Martuteneko espetxea.

Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri dutenez, bederatzi euskal preso ekarriko dituzte Euskal Herrira, eta horietako bat da Gazteluko Andoni Goikoetxea.

Andoni Goikoetxea eta Joanes Larretxea Martuteneko espetxera lekualdatuko dituzte. Dueson zegoen Goikoetxea (Kantabria, Espainia, 170 kilometro), eta Villabonan Larretxea (Asturias, Espainia, 385 kilometro). Basaurira Ibai Beobide, Jon Crespo eta Joseba Borde ekarriko dituzte, Burgosetik (Espainia, 215 kilometro) eta Duesotik, hurrenez hurren. Zaballara Unai Bilbao eta Alaitz Aramendi ekarriko dituzte, Darocatik (Zaragoza, Espainia 345 kilometro) eta Brievatik (Espainia, 475 kilometro). Iruñera, azkenik, Igor Portu eta Jesus Maria Ezkerro ekarriko dituzte, Darocatik eta Villabonatik. Hirugarren gradua Ezkerrori eta Crespori emanen diete.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!