Norberta Lobregat omendu dute Gaztelun

Ataria 2021eko abuztuaren 14a

Kultura udara Gaztelu 2021 20 1628942639343
Kultura udara Gaztelu 2021 1 1628942633341
Kultura udara Gaztelu 2021 2 1628942633573
Kultura udara Gaztelu 2021 3 1628942633718
Kultura udara Gaztelu 2021 4 1628942633835
Kultura udara Gaztelu 2021 5 1628942634028
Kultura udara Gaztelu 2021 6 1628942634170
Kultura udara Gaztelu 2021 7 1628942634318
Kultura udara Gaztelu 2021 8 1628942634658
Kultura udara Gaztelu 2021 9 1628942635057
Kultura udara Gaztelu 2021 10 1628942635418
Kultura udara Gaztelu 2021 11 1628942635798
Kultura udara Gaztelu 2021 12 1628942636297
Kultura udara Gaztelu 2021 13 1628942636694
Kultura udara Gaztelu 2021 14 1628942637060
Kultura udara Gaztelu 2021 15 1628942637418
Kultura udara Gaztelu 2021 16 1628942637817
Kultura udara Gaztelu 2021 17 1628942638190
Kultura udara Gaztelu 2021 18 1628942638577
Kultura udara Gaztelu 2021 19 1628942638950
Kultura udara Gaztelu 2021 21 1628942639735

'Kultura udara' izeneko egitarauaz gozatzen ari dira egunotan Gaztelun; goizean serigrafia tailerra eta apar festa izan dituzte, omenaldiaren aurretik.

Azken urteetan, festen bueltan, herriko pertsona esanguratsuren bat omentzen dute, eta aurten, Norberta Lobregati egokitu zaio. Festak bere horretan ospatu ezin direnez, Kultura udara izeneko egitarau bat antolatu dute astebururako, eta hor egin diote lekua omenaldi xumeari.

Ia bizitza osoa darama Norbertak Gaztelun. Hamabost urte zituela Nafarroako Arrarats herritik Gazteluko Mikelene etxera joan zen bera eta familia osoa, bederatzi senidez osatua. Eta jarraian Iriartera ezkondu zen. Gazte garaian pilotan, antzerkian ibilitakoa, afizioa asko zituena eta dituena. Baserritarra, jostuna, esne partitzen ibilitakoa Tolosan, emakume ekintzailea, Ibarran taberna bat ireki zuen eta baita Tolosan fruta denda bat ere.

Herritarrek eskerrak eman nahi izan dizkie erreferente izateagatik. Lore sorta bat jaso du lehenik, eta ondoren, bi dantzarik agurra dantzatu die Irati Hartsuaga bilobak akordeoia jotzen zuen bitartean.

Omenaldiaren aurretik hasi dute plazan goiza gaztetxoenek. Serigrafia tailerra egin dute plazan, koloretako kamisetak margotu dituzte Gaztelun bizipoza auzolan esaldiarekin. Jarraian apar festa izan dute; hori ere plazan. Arratsaldean ere elkartu dira plazan; txokolatada egin dute lehenik, eta jarraian Distopia eletrotxaranga izan dute.

Hona hemen biharko prestatu dutena:

Abuztuak 15

  • 09:30ean, diana herriko txistulariekin.
  • 10:00etan, mendi buelta Uliko bordara.
  • 18:00etan, herriko bi taldeen arteko herri kirolak.
  • 19:00etan, Eingo taldea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!