'Kultura udara' egitaraua prestatu dute Gaztelun

Ataria 2021eko abuztuaren 4a

2019ko Gazteluko festetako herri kiroletako irudia.

Herritarren arteko harremanak mantentzeko osatu dute egitaraua festa egunen bueltan; kultur ekimenak egingo dituzte abuztu eta irailean. 

Ohiko moduan festarik ez dute ospatuko, baina, egoeraren aurrean, kulturaz gozatzeko tartea hartuko dute Gaztelun, festak antolatu ohi dituzten egunetan; irailerako ere ikuskizun bat adostu dute. "Edozein kasutan, eta betiere, jende pilaketak eragotziz eta beharrezko neurriak hartuz, zenbait kultur ekimen aurrera eramatea beharrezkoa dela uste dugu, herritarron arteko harremanak mantentzeko", esan dute kultura batzordekoek.

Abuztuak 13

  • 22:00etan, udako zinema haurrentzat: Calamity pelikula.

Abuztuak 14

  • 10:30ean, kamisetak serigrafiatu eta segidan, apar-festa haurrentzat.
  • 13:00etan, omenaldia herriko pertsona esanguratsu bati, aurten, Norberta Lobregati.
  • 18:00etan, txokolatada.
  • 19:00etan, Distopia elektrotxaranga.

Abuztuak 15

  • 09:30ean, diana herriko txistulariekin.
  • 10:00etan, mendi buelta Uliko bordara.
  • 18:00etan, herriko bi taldeen arteko herri kirolak.
  • 19:00etan, Eingo taldea.

Irailak 12

  • GenEro dantza ikuskizuna plazan, Kimua dantza kolektiboak eskainita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!