Udaberri festa egiten ari dira Gaztelun

Ataria 2021eko maiatzaren 22a

Goizean erleei buruzko hitzaldia egin dute ludotekan. Arratsalderako ekintzak aire librean egingo dira eta beharrezko neurriak hartuz. Gazteluko Udalak adierazi du ekitaldi guztietarako aforoak beteta daudeala. 

Gogotsu emango diote aurtengoan ere ongi etorria udaberriari Gaztelun. Udalak antolatuta hainbat ekimen egingo dira egun osoan zehar. 

Goizean erleei buruzko hitzaldi bat egin dute. Joxe Manuel Atxaga eta Pello Zubiria aritu dira hizlari gisa.

Arratsalderako hainbat ekimen antolatu dituzte udaberri festaren barruan. Aire librean egingo dira ekimen guztiak, beharrezko segurtasun neurriak beteta. 

16:00. Ezti krepen merienda plazan. 

18:00. Estarlus taldearen kontzertua eliza atarian (aurrez udaletxean izena eman dutenek bakarrik izango dute kontzerturako sarrera).

20:00. Pikoteoa eliza atarian. 

Gazteluko Udalak iragarri du arratsaldeko ekitaldietakoaforoa beteta dagoela. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!