Andoni Goikoetxea Dueñastik El Duesora gerturatuko dute

Tolosaldeko Ataria 2021ko mai. 21a, 15:07

Gazteluko Andoni Goikoetxea euskal presoa Dueñasko kartzelatik (310 km) El Duesora (170 km) gerturatuko dutela jakinarazi dute gaur. Lehen gradutik bigarrenera igaroko da, Espetxe Erakundeek hala onartu eta gero.

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak erabaki du bi euskal preso Euskal Herriratzea, hiru Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara hurbiltzea eta bat lekualdatzea, eta tartean dago Andoni Goikoetxea gazteluarra. 2019ko apirilaren 25ean espetxeratu zuten, zazpi urteko zigorra betetzeko, eta hiru laurdenak 2024ko uztailean beteko ditu. Egun Dueñasen dago eta El Duesora gerturako dute, eta bigarren gradua eman diote ere. 

Horiek horrela, Iratxe Yañez eta Valentina Morisoli Euskal Herriratuko dituztela jakinarazi dute. Eta Iker Olabarrieta eta Asier Arzallus Logroñora gerturatuko dituzte. Biak Sevilla II-ko kartzelan daude bertan, eta ondorioz aurki ez da Euskal Preso Politikoen Kolektiboko presorik egongo bertan. Bi presoek bigarren gradua izango dute ere. Gainera, Juan Luis Agirre presoa lekualdatuko dute, Zueratik (245 km) Soriara (260 km).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!