Lander Garroren bisita, bere dokumentalaren harira

Ataria 2020ko irailaren 14a

Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala ikusteko aukera izan zen, ostiralean, Gaztelun; zuzendaria den Lander Garro ere bertan izan zen, tertulian.

Intsumisioa gogoratu eta ospatzen duen dokumentala eskaini zuten Gaztelun, ostiral iluntzean. Derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du dokumentalak. Gauza asko daukate komunean 6 lagunek: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!