'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentala, bihar, Gaztelun

Ataria 2020ko irailaren 10a

Intsumisioa gogoratu eta ospatzen duen dokumentala eskainiko dute Gazteluko kultur etxean, bihar, 20:00etan. Gonbidapena beharrezkoa izango da.

Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala ikusi nahi duenak gonbidapena jaso behar du. Gazteluko udaletxean egongo dira eskura, bertara joanda edo telefonoz 943 205200 zenbakira deituta.

Lander Garrok zuzendutako dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunek: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!